2011an Guardia Zibilaren "kontrako mugimendua sortu" zuten Oñatin. Guardia Zibila "herritik joan" zedin eskatzeko, eta "aldarrikapenari bultzada" emateko hainbat ekitaldi antolatu zituzten. "Herritarren erantzuna ikusita, II. Fan Hemendik eguna egingo dugu, eta hori antolatzen hasteko herritarren ekarpenak behar ditugu. Batzarrak irekiak dira", esan dute.