Datorren asteko partidua Estela taldearen aurka jokatuko dute. Estela liderra da, lehenengo doa sailkapenean, eta partidu "oso gogorra" izango dela azaldu digu entrenatzaileak. "Partidu hori eta hurrengo guztiak derrigorrez irabazi behar ditugu" esan digu Igartuak eta etorkizuna "ikaragarri zaildu" zaiela ere gaineratu digu.