Eguraldia ez dute lagun izan, baina 40 lagun inguru elkartu dira Zuhaitz Egunean Santa Lutzian haritzak landatzeko. Etxeko txikienak eta gurasoak gustura ibili dira zuhaitzak landatzen eta ondoren merezitako hamarretakoa egin dute bertako elkartean, salda beroa edan eta etxerako bidea hartu dute ondoren. Antolatzaileek egunaren balorazio oso positiboa egin dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.