Sierra Madre kubatarren Oñatiko elkarteak, Dominikar Errepublika oinarri hartuta, festa egin du. Goizean plazan postu bat izan dute jarrita eta latindar jaki eta produktuak saldu dituzte. Eguerdi aldean hango Aratusteetako giroa ekarri dute karetekin, eta ondoren, bikote batek hango musikarekin dantza egin du plazaren erdian. Euskal Herri guztitik etorri dira Oñatira dominikarrak eta kontsula ere eurekin izan da. Helburua izan da kultur aniztasuna bultzatzea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.