Ikusi Makusi taldekoen emanaldia

Mireia Bikuña 2012ko martxoaren 1a

Erretiratuen antzerki taldeak emanaldia egingo du hilaren 3an Santa Ana antzokian, 22:00etan. Halako bizilagunetatik, libra gaitzazu Jauna! delako antzezlana ikusteko sarrerak lau eurotan salduko dituzte.

Bestalde, Pake Leku erretiratuen elkarteak Udaberriari ongietorria egingo di hilaren 13tik 16ra. Hauxe da egitaraua:

  • Martxoak 13, 17:00etan, Pake Lekun: Hitzaldia
  • Martxoak 14, 17:00etan, Santa Anan: Gernikako Gure Arbola Zaharra antzerki taldeak En la solucion estaba el problema antzezlana egingo du. Sarrera doan.
  • Martxoak 15, 17:00etan, Pake Lekun: Bingo joko berezia, opariekin.
  • Martxoak 16, egun osoan: Gatz museora eta Dorletara bisita.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak