Zuhaitz azoka herriko plazan egingo dute 10:00etatik 14:00etara arte. Hainbat mintegietako saltzaileak egongo dira euren produktuak erakusten eta saltzen.
Zuhaitz Egunak
Martxoaren 4an, bestalde, Zuhaitz Eguna egingo dute. 10:00etan plazan elkartuko dira herritarrekin eta Oñatiko berdegunetan landatuko dituzte haritzak. Hain justu ere, San Martinen eta Santa Lutzian landatuko dituzte. Azkenik, martxoaren 11n, Zuhaitz Eguna egingo dute Duru eta Aloña arteko bidean.