The Crack britainiarrak Oñatin izango dira

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko otsailaren 29a

Punk Oi! eta rock doinuak entzuteko aukera egongo da egubakoitzean Oñatiko gaztelekuan, 22:00etan. 80ko hamarkadan Steve Jonesek sortutako taldea da The Crack. 60ko eta 70eko rock britainiarrean oinarrituta ospe handia hartu zuen taldeak. Britainiarren aurretik Golpe de Estado oñatiarrak igoko dira oholtza gainera. Sarrerak salgai daude 10 eurotan Oñatiko Xagu eta Antton tabernetan; Arrasateko DATen; Bergarako Etxagin; eta, Bilboko StreetWarriors dendan. Egunean bertan 12 eurotan egongo dira salgai.

The Crack taldeak Battle of the Bands saria irabazi zuten 1982an. Handik aurrera baina, gainbehera etorri zen eta bertan behera utzi zuten jarduna. Hala ere, 1989an berriro ere indarberritu eta musika egiteari ekin zioten. Gaur egun kontzertu gutxi eskaintzen dute; bada, horietako bat Oñatin izango da egubakoitzean (bestea Badalonan eskainiko dute zapatuan).

Golpe de Estado oñatiarrak

Britainiarrekin batera aspaldian isilik egon diren Golpe de Estado oñatiarrak igoko dira taula gainera. Denbora tarte honetan abestiak prestatzen ibili dira oñatiarrak, izan ere diskoa grabatzekotan dira. Lau izatetik hiru izatera pasa da taldea, gainera.

Kontzetua amaitzeko, DJ Kuolemak girotuko du gaua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak