Lehen zatia Aloñak mendetu du, eta 10. minutuan egin du gola. Asier Ugartek egin du jaurtiketa area kanpotik. Atsedenaren aurretik beste bi aukera izan dituzte oñatiarrek.
Bigarren zatia Beriok hasi du hobeto, eta 55. minutuan berdinketa egin du. Golak min egin die etxekoei eta minutu batzuetan galduta ibili dira, baina zaleen animuekin berpiztu eta garaipenaren bila joan dira.
Beriokoak haserre
Azken minutuetan Berioko jokalariek eta arduradunek asko protestatu dute epailearen erabakiak. Jarrera lotsagarria erakutsi dute.