Zubikoa lepo bete zen beste behin EBAko partidua ikusteko. Xabi Igartuaren taldeak irudi hobea erakutsi du azken partiduetan. Orain dela bi aste etxean irabazi ostean, taldeak beste txispa bat dauka, eta atzo erakutsi zuten. Denboraldiko laugarren garaipena lortu zuten.
Bukatzeko bost
EBA liga bukatzeko bost jardunaldi falta dira. NAtra Oñatik Zubikoan jokatuko du Club Estela liderraren eta Zornotzaren kontra; eta etxetik kanpo PAS Pielagos, UPV Alava eta Miguel Antonio Robledaren kontra.