Jose Luis Campo: "Jokalari guztiak etxean daude; kolpe askorekin, baina etxean"

Mireia Bikuña 2012ko otsailaren 27a

Aloña Mendiko kadete mailako saskibaloi jokalari guztiak onik daude. Donostiatik Oñatira zetozela izan zuten istripua eta zazpi zauritu ziren. Saskibaloi saileko presidente Jose Luis Campok eman dizkigu azken berriak: "Susto handia hartu genuen. Poliziak esan zigun askoz larriagoa izan zitekeela, jokalari oso gazteak direla kontua hartuta. Zazpi jokalari zauritu ziren, guztiak kolpeekin: belaunean, zerbikaletan... Batzuei lepokoa ipini zieten, baina denak daude etxean". Zapatua gauean jaso zuten Aloñakoek Gipuzkoako Saskibaloi Federazioko presidentearen deia. "Esan digu hurrengo jardunaldia atzeratu beharra badugu, ez dagoela arazorik. Jokalariak sendatu arte, lasai egoteko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak