Atlantiar Pirinio eta Erlaitz Kantauriarreko zortzi Anaitutako Lezeek martxoaren 4ean III. Koben Eguna ospatuko dute; alegia, Nafarroako Zugarramurdik, Ikaburuk (Urdax-Urdazubi) eta Mendukilok (Astitz); Lapurdiko Sarak, Gipuzkoako Arrikrutzek (Oñati) eta Ekainberrik (Zestoa), eta Bizkaiko Pozalaguak eta Kobenkobak (Karrantza). Egun horretan sarrerak erdi prezioan salduko dituzte koba horietan. Gainera, egun horretan kobak ikustera doazen guztien artean opari berezia zozketatuko dute: Saran aste bukaera bat.