Areto-bizikleta maratoia hiru ordukoa izango da: 16:00etatik 19:00etara arte, eta spinninga ematen duten irakasleek emango dituzte eskolak. "Iazko maratoian erabilitako sistema bera erabiltzeko asmoa dugu: 40 minutuko lau saio eta batetik bestera bost minutuko atsedena. Dena den, oraindik erabat zehaztu barik daukagu nola egingo dugun maratoia", esan digu Oscar Carrascalek.
E-goitek Kirol Zerbitzuak enpresako irakasleek emango dituzte eskolak. "Iaz ere haiek izan ziren irakasleak. Haiek prestatuko dituzte 40 minutuko saioak. Irakasle bakoitzak saio bat egitea da asmoa", esan digute.
Spinning festa bukatuta, eta aldageletarako bidea hartu aurretik, enpresa laguntzaileek emandako hainbat opari zozketatuko dituzte.
Spinning erabiltzaileak
Debagoieneko udal kirol zerbitzu guztietan ematen dituzte spinning eskolak. Bada, horietan dabiltzanak elkartzeko asmoz antolatu dute maratoia.