Mikel Biain Oñatiko alkatea gaur Goiena telebistan, 'Harira' saio berrian

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko ots. 28a, 09:02

Gaur, martitzena, saio berria estreinatuko du Goiena telebistak: Harira. Eneko Azkaratek aurkeztua, elkarrizketa saioa izango da. Astero, gaurkotasunari lotutako gonbidatu bat izango du platoan. Gaur, esan bezala, Oñatiko alkate Mikel Biain izango da. Eta hurrengo asteetan Debagoieneko gainerako alkateak. Herri handienetik txikienera, alkate guztiak igaroko dira Goienatik. Ikus-entzuleek saioan parte hartzeko eta alkateari galderak luzatzeko aukera izango dute, saioa zuzenean baita (21:30). Hainbat modutara egin ahal izango dute hori:

Zuzenean:

  • Telefonotik deituz: 943 25 05 03
  • Twitter bidez: #harira hashtag-a erabilita.
  • Goiena.net-etik, streaming bidez eskainiko da saioa eta galderak edo iruzkinak egiteko aukera izango dute erabiltzaileek.

Aurretik:

  • Posta elektronikoz: harira@goiena.com helbidean.
  • Goiena.net-en, albiste honen barrenean, zeure galdera edo iruzkina erantzunetan utziz.

Herritarrek parte hartzeko hainbat modu, hortaz. Orain, galderak edo kezkak luzatzeko gonbita luza nahi dizuegu Goienatik. Ea, ba, parte hartu.

Saioen egutegia

  • Otsailak 28: Oñati.
  • Martxoak 6: Bergara
  • Martxoak 13: Arrasate.
  • Martxoak 20: Aretxabaleta.
  • Martxoak 27: Eskoriatza.
  • Apirilak 3: Antzuola.
  • Apirilak 17: Aramaio.
  • Apirilak 24: Elgeta.
  • Maiatzak 8: Leintz Gatzaga.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak