Arratsaldean gehiago
Hauxe da arratsalderako Oñatin antolatu dutena:
- 16:30: Gramola ikuskizuna umeendako, kiroldegian.
- 18:00: Txokolate-jan solidarioa plazan.
- 18:30: Txorimaloak.
- 19:00: Disko festa plaza.
Aratuste martitzena gaur eta mozorroak Oñatin ere. Goizean, bi ikastetxetakoak mozorrotuta: Errekalde Herri Eskolakoak eta Elkar Hezi ikastetxekoak. Lehenek, euskal jaiak ospatu dituzte eskolako jolaslekuan. Adinaren arabera mozorrotu dira eta maila bakoitzean euskal jai bat irudikatu dute: Marijaia eta Zeledon; Joaldunak; San Ferminak; Arrantzaleak; Corpus jaiak; Sanjuanak; Donostiako Estropadak, eta Arrasateko Maritxu Kajoi irudikatuko dituzte. Elkar Hezikoek, Mari Domingiren irudia ezagutzeko antolatu dituzte Aratusteak. Kalerik kale aritu dira.
Hauxe da arratsalderako Oñatin antolatu dutena:
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.