Ruper Ordorika Berlinen izan da egunotan. Joan zen astean izan zen, otsailaren 11n eta 13an, hain justu ere. Bi emanaldi eskaini zituen Berlinen. MedienGalerie-n eta Konstanzeko Unibertsitatean. Hainbat euskaldunekin elkartzeko aukera izan zuen oñatiarrak Berlinen. Eta baita oñatiarrekin ere. Ainhoa Egurenekin, hain justu ere. Facebooken kontatu duen moduan, "lehen lerroan eta lehen pertsonan", bertatik bertara, ikusi eta entzuteko aukera izan zuen herrikideak. Emanaldiko bideo bat ere igo dute sarera. Eneko Haranburuk grabatu eta igo du. Hemen duzue, Zaindu maite duzun hori abesti ospetsuaren bakarkako moldaketa, Ordorikak, Alemanian abestu zuena, gitarraren laguntzarekin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.