Krisiaren gaineko Sozioekonomia Foroa egingo dute eguaztenean Oñatin

Leire Kortabarria 2012ko otsailaren 20a

Sozioekonomia Foroa antolatu du Udalak etzirako. Herriko eragile ekonomikoak gonbidatu dituzte bertara. 

Udal arduradunek "herriko enpresa guztiei eta sindikatuei" egin diete gonbidapena. Helburua da "gaur egungo krisiaren diagnostiko bateratu bat egin eta bertatik irteteko egitasmoak iradokitzea".

Gaiarekin interesa duten herritarrek hitzordua dute etzi, eguaztena, kultur etxean, 18:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak