Moxal okelaz egindako mila pintxo

Maider Arregi 2012ko otsailaren 19a

Harrera ezin hobea izan zuen moxal okelak atzo iluntzean. Ohitura handiegirik ez dagoen arren, jendeari moxal okela jatea gustatzen zaiola kontatu zigun Mikel Igartua Gipuzkoako Mendiko Zaldien Elkarteko kideak (GIMEBEL).
"Moxal oso bat jarri dugu bi eratan sukaldatuta; 600 pintxo okela gisatu eran eta 400 xerran", kontatu digu Igartuak.

Askok bi eratan prestatutako okela dastatu zutela ere esan zigun: "Jendeari okela gisatua gustatu zaio, baina, bigarren bueltan xerra moduan probatu dute". Arrakasta ikusita, orain harategietan nola saltzen den ikusi beharko da. "Hemendik aurrera ea zer gertatzen den; jendeari jatea gustatzen zaio baina, ea orain harategian erosten duten". Tarsicio, Garai, Antton eta Odriozola harategietan salduko dute moxal haragia. Harakinen esanetan, okela "osasungarriagoa" eta "xamurragoa" da.
Oñatiko ardoa
Zañartuko txakolinak eta Garagaltza haundi, Anduaga, eta Azkarraga Errotako sagardoak ere harrera ezin hobea izan du herritarren artean. Pintxoa eta edaria euro baten truke eskaini zuten. Antolatzaileek, berriro moxal jaia egitea ez dute baztertzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak