Azkoagain alokatzeko tasak onartuta

Mireia Bikuña 2012ko otsailaren 17a

Aloña Mendiko taldeek eta eskola kiroleko programan diharduten taldeek dute futbol zelaia erabiltzeko lehentasuna. Hori horrela, alokairua ordu eta egun batzuetara mugatuko da. Futbol zelaia alokatu gura dutenek Zubikoa kiroldegian egin behar dute eskaera, erreserba-eguna baino astebete lehenago.

Futbol zelaia alokatzeko aukerak dira: urtarrilaren 2tik maiatzaren 31ra arte eta irailaren 1etik abenduaren 31ra arte ezin da aste bukaeratan alokatu, baina bai astegunetan, goizez; abuztuan itxita egongo da; eta ekainean eta uztailean ordutegi berezia izango du. Gainera, kiroldegiko bazkide izan edo ez, alokairu tasa ezberdina izango da. Argia ere orduka alokatu beharko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak