Haitzalde elkartean erretzea debekatu dute

Mireia Bikuña 2012ko otsailaren 16a

Bazkide batzuek egindako eskaera aztertu eta onartu zuten urtarril bukaeran egindako urteko batzarrean. Erretzea debekatzen duen Oñatiko lehen elkarte  gastronomikoa da. 

San Juan kalean dagoen elkarteak urteko ohiko batzarrean hartu zuen erabakia. Zuzendaritza batzordea aldatu eta bazkide berriak aukeratzeko bileran, erretzearen debekua aztertu zuten. Bazkide guztiak ez zeuden erabakiarekin ados, baina bozkatu ondoren, debekua ezartzea erabaki zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak