Urri bukaeran hasi ziren www.herrijorran.info atariarekin lanean. Lehen bertsio bat egin zuten, eta, handik abiatuta, hainbat aldaketa eginda, herritarren eskura ipini duten ataria sortu zuten. "Erakargarria baino gehiago, erabiltzeko erraza izatea lehenetsi dugu. Edonork erraz erabiltzeko ataria gura genuen", diote.
Foro irekia
Foroa ere badauka, foro irekia. "Zalantzak izan ditugu irekia izan edo ez erabakitzeko. Irekia izanik, hainbat arrisku daude, baina animatu egin gara. Irainak eta bestelakoak ikusten baditugu, mugatu egin beharko dugu. Baina, oraingoz, edonork parte har dezake foroan", dio Picok.
Irudiz enpresak egin du diseinua eta garapena.
Helburuak
Herrijorran proiektuarekin hauxe lortu gura dute: herritarren eta tokiko gobernuaren arteko hartu-emanak hobetzea; herritarrek politika kudeatzeko orduan parte-hartze zabalagoa izatea; eta informazio, parte-hartze eta gardentasun handiagoa eskaintzea.