"Mozorrotzea ez da disfrazatzea"

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko otsailaren 16a

“Mozorrotzea ez da disfrazatzea”. Horixe esan zuen Oñatin egindako hitzaldi batean Oier Araolaza dantzan.com-eko kideak. Aratusteak ate joka ditugu dagoeneko eta Araolazak zer pentsatua eman zien hitzaldira bertaratu ziren hogeita hamar lagun ingururi.

Hitzaldian izan ziren lagunei Araolazak azaldu zien aratusteen sistemak nola funtzionatzen duen, zein ezaugarri dituen, eta mozorrotzea eta disfrazatzearen artean zein desberdintasun dauden, hiztegiak horrelako bereizketarik jaso ez arren.

Disfrazatzea

Araolazak esan zuen disfrazatzea izango litzatekeela pirataz, bakeroz edota printzesaz janztea. Pertsona den hori ez da ezkutatzen horrelako kasutan eta edertasuna bilatzen da gainera.

Mozorrotzea

Mozorroaren ideia desberdina dela azaldu zuen Araolazak. Mozorroak ordezkatu egiten du pertsonaren nortasuna eta lehenengo ezaugarria izaten da aurpegia ezkutatu egiten dela. Eta mozorroaren kasuan, ez da hain garrantzitsua eder jantzita joatea, izan ere, ez dakigu nor dagoen mozorroaren atzean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak