Sustoa hartu dute eguerdian agustindarrek, komentuko pareta bat berotu egin dela eta kea ateratzen zela ikusirik. Udaltzainak eta suhiltzaileen hiru kamioi bertaratu dira, berotze puntuaren jatorria lokalizatu eta konponbidea ematera. Bi hormen arteko isolatzailea da erre dena, izozkailuaren motorrean izandako arazo batek eraginda. Operazioak iraun duen bitartean, Lizaur kalea moztu eta Casablancatik desbideratu dute zirkulazioa. Kalte pertsonalik ez da izan eta materialik ere apenas.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.