Moxal oso bat ipiniko dute herritarren eskura: erdia gixatu egingo dute eta beste erdia filetetan ipini. Moxal Egunaren helburu nagusia da moxal okelaren kontsumoa sustatzea. "Oñati, Gipuzkoan moxal gehien dituen herrietakoa izango da, baina ez dago jateko ohiturarik. Oñatiko moxal okelak gertuen Ermuako harategian bukatuko du", esan digu Oñatiko behorzale Mikel Igartuak.
Harategiekin elkarlanean
Moxal okela promozionatzeko bide horretan, Oñatiko behorzaleek herriko harategiekin berba egin dute, eta moxal okela saltzeko konpromisoak lortu dituzte. Hain justu ere, Tarsicio, Odrizola, Garai eta Antton harategietan moxal okela salduko dut.