EAJk 2011ko martxoaren 31ko osokoan erabaki zuen materia organikoaren bilketa egiteko bosgarren edukiontzia ipintzea (alegia, edukiontzi marroia) eta erabaki hura betetzeko eskaera egin zion Mankomunitateari, bera delako zaborraren kudeaketaz arduratzen dena. Orduan hartutako erabakia bete barik geratu zen, eta oraingo udalbatzak erabakia indargabetzeko prozesua abian ipini du.
Bada, bosgarren edukiontzia jartzeko erabakia osokoak hartu zuenez, indarrik gabe uzteko erabakia ere osokoan hartu beharko dute. Hori horrela, hilaren 23an egingo dute plenoan aztertuko dute.
Urtarrileko osokoan Oñati Zero Zabor taldeak aurkeztu zuen mozioaren –azpiegitura handien kontrako mozioan–, puntuetako baten, edukiontzi marroiaren aldeko erabakia bertan behera uztea eskatzen zen. Bildu udal taldeak mozioa bere osotasunean onartu zuen.