Udal egitaraua
- Egubakoitza 17, 22:30: Wilt eta panpina puzgarrien hilketa antzezlana Santa Anan
- Zapatua 18, egun osoan: Aratuste herrikoia Oñatz dantza taldekoekin. Amaiera ekitaldia, 20:00etan, plazan.
- Zapatua 18, 18:30: Oñatiko moxal dastatzea
- Domeka 19, 12:45: Musika bandaren kontzertua, Santa Anan
- Domeka 19, 18:30: Luzaideko Aratusteak Oñatz dantza taldearekin
- Martitzena 21, 16:30: Gramola ikuskizuna umeendako, kiroldegian
- Martitzena 21, 18:00: Txokolate-jan solidarioa plazan
- Martitzena 21: 18:30: Txorimaloak
- Martitzena 21, 19:00: Disko festa plazan
Ikastetxeak
- Txantxiku Ikastola, otsailak 17: Haur Hezkuntzako umeak txantxiku musikariak izango dira eta Lehen Hezkuntzakoak iratxoak. Haur Hezkuntzakeoek kalejira egingo dute 15:30ean eskolako jolaslekuan. Lehen Hezkuntzakoak kalejira egingo dute herriko kaleetan eta amaiera ekitaldia 16:00etan plazan. 16:30etik 18:00etara jaialaidi irekia egingo dute ikastolako jolaslekuan.
- Elkar Hezi, otsailak 21: Mari Domingi irudia ezagutzeko antolatu dituzte Aratusteak. 10:30ean ikastetxetik irtengo dira Haur eta Lehen Hezkuntzakoak Santa Marina plazara. Han bat egingo dute DBHkoekin eta kalejira egingo dute. Bestalde, Batxilergokoen mozorro lehiaketa antolatu dute. Goizean zehar mozorro onenan aukeratuko dituzte.

- Errekalde Herri Eskola, otsailak 21: 11:00etan Euskal jaiak Aratusteak ospatuko dituzte eskolako jolaslekuan. Adinka mozorrotuko dira eta maila bakoitzean euskal jai bat irudikatuko dute: Marijaia eta Zeledon, joaldunak, San Ferminak, arrantzaleak, Corpus jaiak, Sanjuanak, Donostiako Estropadak eta Arrasateko Maritxu Kajoi.
