Herri mailako ehiza txapelketa Zanbranan

Mireia Bikuña 2012ko otsailaren 14a

Martxoaren 3an egingo dute proba. Interesatuek izena eman beharko dute Alzu dendan hilaren 29a baino lehen. Pago Uso elkarteko bazkideek 35 euro ordaindu beharko dute, eta gainerakoek 40 euro.

Pago Uso elkarteak eta Alzuk elkarrekin antolatutako proban parte hartzeko ezinbestekoa da federatu txartela eta ehiza baimena eguneratuta izatea, eta txaleko islatzailea erabiltzea.

Pieza gehien harrapatzen dituena

09:00etatik 13:00etara arte egingo dute ehizan parte-hartzaileek. Tarte horretan pieza gehien ehizatzen duenak irabaziko du herri mailako ehiza txapelketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak