Aurtengo berrikuntza izenematearen prezioa izango da. Krisiari aurre eginez, prezioa jaitsi egin dute: iaz 30 euro kobratu zuten, eta aurten 23 euro. Txipa behar dutenek bi euro gehiago ordaindu beharko dituzte.
Izena www.triatloi.org atarian egin behar dira martxoaren 5a baino lehen. Oñati Triatloi Taldeak antolatzen duen proba XXI. Oñatiko duatloia izateaz gain distantzia motzeko Gipuzkoako txapelketa eta Euskal-Nafar zirkuitorako puntuagarria izango da. Duatloia martxoaren 10ean jokatuko dute eta 450 parte-hartzaile onartuko dituzte.
Aurtengo berrikuntza izenematearen prezioa izango da. Krisiari aurre eginez, prezioa jaitsi egin dute: iaz 30 euro kobratu zuten, eta aurten 23 euro. Txipa behar dutenek bi euro gehiago ordaindu beharko dituzte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.