Bizikletaren erabilera lehenetsi eta sustatzeko foroa martxan dago

Mireia Bikuña 2012ko otsailaren 10a

Dozena bat lagun elkartu zen Udalak antolatutako batzarrean: politikoak, udal teknikariak, ikastetxetako ordezkariak eta erabiltzaileak. Bi puntu nagusi aztertu zituzten: bizikletendako azpiegituren egungo egoera eta aurrera begira eman beharreko pausuak, eta bizikletaren erabilpena sustatzeko landu daitezkeen neurri osagarrien artean lehentasunak finkatzea. Hurrengo bilera apirilaren 17an egingo dute. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak