Sindikakoek esandakoaren arabera bi makina erregistratzailetako dirua lapurtu diete, denera 1.000 euro inguru. Gauza pertsonalak ere eroan dituzte, ordenagailua bat esaterako. Sindikako Pilar Otxoa arduratuta agertu da bereziki ordenagailuarekin, alabaren ikasketetako material garrantzitsua zegoen-eta bertan; "lapurrei ordaindu ere egingo nieke ordanagailua itzultzearren" adierazi digu.