'Mirrix katua' ezagutzera eman eta ipuina aurkeztuko dute domekan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko otsailaren 10a

Ganbara Txiki abesbatzak Mirrix katua musikala eskainiko du datorren domekan Santa Anan, 18:00etan. Ikuskizunerako sarrerak aste osoan egon dira salgai Santa Anan –18:00etatik 20:00etara–; gaur izango da sarrerak erosteko azken eguna. 5 eurotan jarri dituzte salgai.

Bi ataletan banatuta

Bi atal izango ditu emanaldiak. Lehenengo atalean, zabortegi batean bizi den katu koadrila baten egunerokoa kontatuko dute: Leonor, Bryan, Vladimir eta beste hainbat katuren istorioak, hain zuzen ere. Herrimina usatzeko, katuek euren herrialdeetako kantuak erakutsiko dizkiete elkarri. Zuzenean abestuko dute.
Bigarren atalean, Josu Elberdinek idatzi eta musikatu duen Mirrix katuaren istorioa kontatuko dute.

Katu harroa eta alproja

Kale kantoi batean bizi den Mirrix katuaren istorioa kontatzen du istorioak. Mirrix katu harroa eta alproja da eta inguruko animalia guztiak kikilduta ditu. Egun batean, ordea, txakur handi batzuekin topo egin eta kale kantoitik ihes egin behar izango du. Ihesi doala mendira iritsiko da; han, galduta dagoela, Lutxiano barraskiloarekin topo egingo du.
Emanaldia aprobetxatuko dute ipuin musikatua aurkezteko. Ganbararen hirugarren ipuin musikatua izango da: musika, ipuinak, denbora-pasak... izango ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak