Otsailak 13an, astelehena, gitarra, pianoa, perkusioa eta zeharkako txirularen entzunaldiak izango dira. Otsailaren 14ean, asteartea, akordeoia, triki-panderoa, klarinetea eta saxofoiaren entzunaldiak izango dira. Asteazkenean, otsailak 15, biolina, bonbardinoa, tronboia, tronpeta eta txistuaren entzunaldiak izango dira. Eta bukatzeko, ostegunean, otsailak 16an, triki-panderoaren entzunaldiak izango dira.
Aratusteak
Bestalde, hilaren 19an, 18:30ean egingo da Oñatz Dantza Taldearen eskutik eta Jose de Azpiazu Musika Eskolaren Folk Taldearen (akordeoia, biolina, klarinetea, zeharkako txirula, txistua, bonboa, trikitixa) laguntza izango du. Kalerik kale ibiliko dira eta azken ekitaldia