Azkoitian antzeman zuten, martitzenean, lapurretak izan ziren egunean bertan. Antza, furgoneta bera ikusi zuten lekukoek Ugarkalden. Barruan hainbat objektu zituen: tableta, TDT aparatua, mandoa, erremintak... Ertzaintzak oharrak ipiniko ditu Ugarkaldeko bebarrutan furgonetan topatutako objektuak identifikatzen laguntzeko. "Ugarkaldeko lapurretekin zerikusia duten edo ez zehaztu behar dugu, pausu berriak eman aurretik", esan digu Ertzaintzak. Oraingoz ez dute inor atxilotu, ezta ere furgoneta barruan zihoazen lagunak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.