Esleipena egiterako orduan lau ezaugarri baloratuko ditu epaimahaiak: eskaintza ekonomikoa, proposamen teknikoa, hobekuntzak eta elkarrizketa pertsonala. Gutxieneko lizitazio prezioa 390 euro gehi BEZ izango da.
Gehienez lau urte
Udalak bi urteko alokairu kontratua egingo dio eskaintza onena egiten duenari; baina, beste bi urtez luza dezake. Gehienez, lau urteko kontratua izango da –orain dagoen pertsonari 2007an egin zion kontratua Udalak–. 2016an berriro lehiaketara atera beharko dute kiroldegiko zerbitzua.
Zubikoako tabernaren ordutegia kiroldegikoarenaren antzekoa izango da urte osoan zehar.