Ikastetxeek eta udal zerbitzuek ez dute lanuzterik egingo

Mireia Bikuña 2012ko otsailaren 8a

Euskal zerbitzu publikoko langileek biharko deitu duten lau orduko lanuzteak erantzun eskasa izango du Oñatin. "Murrizketen kontra egon arren' udal zerbitzuek eta ikastetxeek normaltasunez egingo dute lan.  Udal langileak 11:00etan batuko dira plazan eta Errekalde Herri Eskolako irakasleak eskolak hasi aurretik. Osasun Zentroan langile bakoitzak erabakiko du zer egin, baina zerbitzu minimoak "bermatuta" daudela esan digute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak