QR kodeak erabiltzen hasi dira jada liburutegian

Mireia Bikuña 2012ko otsailaren 8a

Hasi dira liburutegiko liburuetan, DVDtan eta CDtan QR kodeak erabiltzen. Lauki itxurako puntukako barra-kodeak dira QR-ak, eta produktuaren gaineko informazioa osagarria jasotzeko balio dute.

Zer behar dugu QR kodeak erabiltzeko? "Smartphone bat beharrezkoa da, Internetarako konexioarekin. Liburutegian wifi daukagu eta arazo barik konekta gaitezke. Gainera QR kodeak irakurtzeko aplikazioa behar dugu. Internetetik erraz jaitsi daiteke, eta doan. Telefonoarekin QR eskaneatu egiten da eta zuzenean loturara eroaten gaitu", esan digu Ibarrondok.

Proba modura

Proba modura hasi dira QR kodeak erabiltzen. "Guk dakigula behintzat, Muskizen bakarrik dituzte kodeak. Gu bigar liburutegia gara. Esperientzia berria izango da, eta ikusiko dugu nolako erantzuna duen", esan digu.

Informazioa

Idatzizko informazioa izan daiteke, edo ikus-entzunezkoa, baina beti, informazio multimedia. Adibidez, pelikula bat bada trailerra agertzen da, eta CDa bada bideo-klipa. Liburuaren kasuan idazlearen bibliografia edo liburuari buruzko bideoa", esan digu liburutegiko arduradun Arantzazu Ibarrondok.

Automailegua 

Bestalde, laster hasiko dira automaileguak emateko makina erabiltzen. "Egun liburutegiko langileok egiten dugu mailegu prozesua. Aurrerantzean, liburuak hartzeko eta itzultzeko makina egongo da", esan digute. Dena den, langile bat egongo da informazioa ematen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak