Hamabost auto inguru kaltetu dituzte lapurrek Ugarkalden

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko otsailaren 7a

Oñatiko Ugarkaldeko 1, 2, 3 eta 4 etxebizitzetako garajeetan lapurrak sartu dira bart. 50 bat garajetako sarrailak eta aparkatuta zeuden 15 autoetako kristalak apurtu dituzte. Batez ere kalte materialak eragin dituzte. Apurtutako auto barruan zeuden hainbat gauza ere lapurtu dituzte: txamarrak, USBak, betaurrekoak... Dagoeneko dozena bat salaketa jaso dituzte udaltzaingoan eta Bergarako Ertzantzarenn komisarian.

Ugarkaldeko garajeek bi solairu dituzte: lur azpiko bigarrenean marrarekin banatutako plazak daude, eta lehenengoan garaje itxiak. Lapurrak bietan ibili dira: autoak apurtu dituzte, gehienbat, bigarrenean.

Ertzantzan 05:15ean jaso du bizilagun baten abisua, eta ordutik lapurretak ikertzen dabil.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak