Mirrix katua ipuina abestu eta antzeztuko du abesbatza oñatiarrak datorren otsailaren 12an Santa Ana antzokian, 18:00etan. Bi atal nagusi izango ditu emanaldiak. Lehenengo atalean, zabortegi batean bizi den katu kuadrila baten egunerokoa kontatuko dute: Leonor, Bryan, Vladimir eta beste hainbat katuren istorioak. Herri-mina usatzeko, katuek euren herrialdeko kantuak erakutsiko dizkie gainontzeko lagunei.
Josu Elberdinen ipuina
Ikuskizunaren bigarren atalean, Mirrix katuaren istorioa taularatuko dute abeslari txikiek. Josu Elberdinek idatzitako ipuin musikatuak kale kantoi batean bizi den Mirrix katuaren istorioa kontatuko du. Mirrix katu arroa eta alproja da eta inguruko animalia guztiak kikilduta ditu. Egun batean, baina, txakur handi batzuekin topo egin eta kale kantoitik ihes egin beharko du. Ihesi doala, mendira iritsiko da eta han galduta dagoela, Lutxiano barraskiloarekin topo egingo du.
Ainhoa Urtzelai eta Mikel Freire
Ganbara Txikitxoko partaidea den Ainhoa Urzelai izango da Mirrix katua eta alboan izango ditu Mikel Freire eta Gorka Aranburu, txakurra eta barraskiloaren paperean hurrenez hurren.