Lehenengo bi laurdenetan partidua nahikoa orekatuta egon zen eta ondo moldatu ziren txantxikuak, baina hirugarrenean "apurtu" zen lehia Xabi Igartua entrenatzailearen hitzetan. Ordutik aurrera txantxikuek ezin izan zituzten aurkarien erasoak gelditu.
Cafes Aitona talde indartsua zen oñatiarrendako, izan ere, donostiarrek dagoeneko hamar partidu irabazi dituzte eta lau besterik ez dituzte galdu. Oñatiarrek ostera, bi irabazi dituzte eta hamabi galdu. Datorren astean sailkapenean azkeneko postuetan dagoen Torrelavegaren aurka jokatuko dute oñatiarrek irabazteko asmoz.
Mondragon Unibertsitatea
MUk ere jipoi galanta jaso zuen Santurtzi liderraren kantxan; 104 eta 56 galdu zuten.