Bittor Alkizak nabarmendu zuen futbolean ezezik oso dela garrantzitsua umeak pertsona moduan heztea, eta errespetua bezalako balioak trasmititzearen inportantzia azpimarratu zuen. Aloña Mendi bezalako klubek egiten duten lana ere goraipatu zuen, esanez Realarentzat oso direla inportanteak, horietatik hartzen dituztelako gaztetxoak euren taldeetarako.