Udalak Zubillagan duen etxeetako bat alokatuko du

Mireia Bikuña 2012ko otsailaren 3a

Zubillaga auzoko 38. zenbakiko eskuineko lehen etxea alokatuko du. Deialdia Gipuzkoako Aldizkarian kaleratu zen deialdia urtarrilaren 31n. Interesatuek udal bulegoetan egin behar dute eskaera hilaren 17a baino lehen.

Bete beharreko baldintzetako batzuk dira: Oñatin bizitzea eta bertan erroldatua egotea, familiako beste kide batzuekin bizitzea edo jabetzakoa den etxebizitza ez izatea.

Bost urteko kontratua

Onuradunari bost urteko kontratu egingo zaio, eta bukatzen denean etxea hartu bezala utzi beharko du onuradunak. Bestalde, kontratuak irauten duen urte bukaera bakoitzeko errenta prezioa berrikusiko dute: etxebizitzaren prezioa eguneratuari errentan dagoen pertsonaren sarreren araberako portzentajea ezarriko zaio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak