Aurten euskal ligako preferente mailan jokatu dute, aurreko denboraldian lortutako igoerari uko eginez. "Taldean, jokalarien artean, hainbat aldaketa egon ziren. Talde gaztea osatu genuen, eta gorengo mailan jokatzeko esperientzia falta genuela ikusi genuen. Hori horrela, uko egin genuen. Preferente mailan jokatu dugu. Esperientzia hartu eta irailetik aurrera, gorengo mailan jokatzeko taldea indartu dugu", esan digu Elortzak.
Nesken talde gutxi
Aloña Mendiko senior neskek bost taldeko ligan jokatu dute: oñatiarrekin batera, Ereintza, Egia Bera Bera, Leizaran eta Zarautz lehiatu dira. "Txapelketa eskasa izan da. Nesken talde geroz eta gutxiago daude. Hori horrela, preferente maila gainbehera etorri da. Liga motza eta eskasa jokatu dugu. Horregatik erabaki dute, hurrengo denboraldira begira, gorengo maila indartsuagoa egitea". Hori horrela, 10-12 taldeko liga ipiniko dute martxan.
Bi txapelketa gehiago
Bost taldeko liga jokatu eta bukatu ostean, denboraldia luzatzeko asmoz, beste bi txapelketa jokatuko dituzte: preferente mailan egon diren bost taldeek beste ligaxka bat jokatuko dute Aste Santura arte; eta oporren ondoren, gorengo mailan dauden taldeekin batera, kopa txapelketan sartuko dira buru-belarri.
Kopa txapelketan izango dute hurrengo denboraldian izango dituzten kontrarioekin lehen hartu-emana. "Kopa txapelketa denboraldia luzatzeko jokatzen da. Gure kasuan gainera, bost