Hermansoloñak urtarril bukaeran bidali zuen urritik gertu zuten edukiontzia: 31.a. Argentinako gobernuak hartutako azken erabakiak atzeratu zuen bidalketa. Orain baina, debekuak bete-betean eragiten dio Oñatiko elkartasun taldeari.
Dokumentazioa batzen
Hermansoloñak Argentinan dituen kontaktuak lanean dihardute. "Dokumentazioa batzen dihardute Argentinako Gobernuari bidaltzeko. Erakutsi gura dute materiala bidaltzen dugun leku horietan , Jujuyn, Saltan, Chacon eta Jose C. Pazen, behar-beharrezkoa dela, erabilitako arropak eta oinetakoak. Azken horretara bidaltzen dugu jasotako materialaren %80", dio Urteagak.
Lokalean lanean
Argentinan egiten dihardute gestioek ematen dutenaren zain, lanean segiko dute Bidebarrietako lokalean. Ez dute material gehiago jasoko, baina barruan dutena antolatzen jarraituko dute. "Otsail bukaera aldera hasiko gara berriro ere. Hori da gure asmoa. Bitartean, etxean materiala gorde ezin duenak, edukiotzi zurietan utz ditzake poltsak", diote.
Arazoa konpontzen ez bada, zer?
Argentinako Gobernuak debekuarekin jarraitzen badu, Hermansoloñak bere bidearekin jarraituko duela esan digute: "Erabilitako arropak eta oinetakoak bidaltzeko debekuarekin segitzen dadute, guk lanean jarraituko dugu. Beste proiektu batzuekin kolaboratuz, eta Argentinan ditugun beste programak indartuz"