Oñatiko zelaiak eta berdeguneka zurituta esnatu da goizean Oñati. Termometroek gradu bat amrkatzen zuten. Errepidea elur pixka bat sendotuta ikusi dugu, batez ere erdigunetik kanpoko auzoetan: San Lorentzo, Errekalde eta Olara auzoetan. Dena den Arantzazun haizea dugu protagonista. Izan ere, haize hotzak elur guztia jasoten du eta baserrietako ateetan pilatu. Auzotar batek kontatu digu, zaila dela elur makinekin haizeak barreiatutako elur hori kentzea. Zentimetro asko bota ez duen arren, hotzak elurra izoztu du. Etengabe bota eta bota diharduela kontatu digu auzotar batek. Eta iragarpenen arabera gehiago botako duela datozen orduetan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.