Oñatin, hilero, lauzpabost bizikleta desagertzen dira, batez beste. Udaltzaingoan salaketa ipini ondoren, lapurretaren berri ematen dute Ertzaintzan eta epaitegian, lapurtutako bizikletak agertzen badira, salaketa jarri dutenei abisua eman diezaieten. Orduan frogatu beharko dugu bizikleta gurea dela: markarekin edo erretratuarekin. Bestalde, bizikletak lotuta uztea aholkatzen dute.