Herri mugimenduaren hurrengo batzarrak

Mireia Bikuña 2012ko otsailaren 1a

Urtarrilaren 28an lantaldeak zehaztu zituzten, eta bakoitza noiz bilduko den ere bai: gaur, eguaztena, harreman taldea bilduko da 19:00etan kultura etxean; hilaren 6an komunikazioa taldea (kultura etxean 19:00etan), hilaren 7an sorkuntza taldea (leku eta ordu berean), eta hilaren 8an finantza taldea (leku eta ordu berean). Hilaren 10ean lantalde guztiak elkartuko dira institutuko aretoan 18:00etan.

Urtarrilaren 7an Bilbon egindako manifestazio kolosaren ondoren, euskal preso politikoak eta iheslariak etxera ekartzeko eta "kartzelak husteko" herri mugimendu berrian lanean hasi zen. Ordutik hainbat batzar egin dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak