www.ulmafundazioa.com atarian 2011ko ekintzen txostena irakurri ahal da. Boligrafoak jasotzeko kanpaina, erretiratuentzako Yoga ikastaroa, nerabeentzat sare sozialei buruzko tailerra, menu osasungarrien kanpaina, etab. izan dira ULMA Taldeak 2011n antolatutako ekimenetako zenbait.
Ekintza horiek interes talde desberdinetara bideratu dira: erretiratuak, ikasle gaztetxoak, ULMA Taldeko bazkide eta langileak; laburbilduz, bere gertuko inguruneari zuzendutako ekintzak izan dira.