Merkatu librearen eta jasangarritasunaren gaineko tailerra

Mireia Bikuña 2012ko urtarrilaren 31

Zero Zabor  taldeak antolatutako laugarren tailerra egingo dute otsailaren 8an, kultura etxean, 18:30ean. Parte-hartzaileak mahai baten inguruan bilduko dira eta testuak irakurri eta iritziak emango dituzte.

 

Merkatu librearen eta jasangarritasunaren gaineko testua parrafoka irakurri dute, eta parrafoa irakurtzen duenak eskubidea izango du iritzia lehenengo emateko –testua gazteleraz dagoen arren tailerra euskaraz izango da. Horren harira, baina, azaldu dute horrela gura duenak eskubidea izango duela ez irakurtzeko eta berbarik ez egiteko.

Helburua ikastea da

Zero Zabor taldearen asmoa da guztion artean kontzeptu eta datu batzuk barneratzea, eta bertatik irten daitezkeen interpretazio ezberdinak elkarrekin kontrastatzea. Helburu nagusia ikastea dela gaineratu dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak