Aloña Mendiko atletismo taldeak Espainiako txapellketan parte hartuko du

Mireia Bikuña 2012ko urtarrilaren 31

Irungo krosean bigarren lekuan sailkatu ziren taldeka. Euskadiko azpi-txapeldun izan ziren, eta otsailaren 19an Castellon jokatuko den txapelketan parte hartuko dute. Sergio Gartziak, Walid Ouaalitek, Alberto Revueltak, Una Hernandezek, Tasio Gomezek eta Kike Ceciliak egindako lanari esker lortu zuten Espainiako txapelketako txartela.

Barkako emaitzak kontutan hartuta aipagarria da Sergio Gartziak egindako lana. Senior mailako lehen urtea du, baina euriari eta hotzari aurre eginez, laugarren lekuan heldu zen. Walid Ouaalit 13. sailkatu zen, Alberto Revuelta 29., Unai Hernandez 31., Tasio Gomez 46. eta Kike Cecilia 52.

Irungo krosean parte hartu zuen baita ere Sara Gomeze. Zortzigarren heldu zen helmugara, eta gazte mailako Euskadiko selekzioan parte hartzeko aukera galdu zuen (lehen seiak sailkatzen ziren).

Eskola arteko proba

Beñat Guridik, Eritz Camposek, GExan Anduagak eta Beñat Madinak parte hartu zuten eskola arteko krosean. Lehen urte dute, eta emaitza "onak" lortu zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak