"Estrategia finko baten falta", Oñatiko turismo jardunalditik ateratako ondorio nagusia

Txomin Madina Milikua 2012ko urtarrilaren 27a

Hitzaldi eta tailerren bidez, barneko eta naturako turismo guneen inguruan hasunarketa egin zuten atzo Oñatiko Udalak antolatuta Arantzazun egindako Natura Turismoaren inguruko III. Jardunaldian.  Besteak beste Kataluniako ordezkarien testigantzarekin. Estrategia finko baten falta dagoela izan zen atzoko ondorio nagusienetakoa.

Aurreko urteetan baino gutxiago iraun arren, parte-hartzaile aldetik inoiz baino jende gehiagok hartu zuen parte atzo Oñatin egindako Natura Turismoaren inguruko III. Jardunaldian. Goizeko hitzaldietan 75 pertsona inguru batu ziren, arratsaldeko tailerretan aldiz, 35. Ostalaritzan, gida zerbitzuetan zein turismo aktiboan dabiltzan turismoaren inguruko eragile pribatuek hartu zuten parte jardunaldian, baita hainbat erakunde publikotako ordezkariek ere.

Jardunaldiko ondorio nagusia izan zen, alde pribartua eta publiko kontutan hartuko dituen estrategia finko baten falta dagoela.

Kataluniakoen esperientziak

Jardunaldian parte hartu zutenek, barneko eta naturako turismoko hainbat esperientzia arrakastatsu ezagutzeko aukera izan zuten goizean zehar, Kataluniako hainbat gunetatik etorritako gonbidatuei esker. Arratsaldean aldiz, tailerrak egin zituzten taldeka Euskadiko barneko eta naturako gune turistikoen kudeatzaileen arteko lankidetza estrategien inguruan.

Josu Lizarralde Oñatiko Udaleko Sozioekonomia eta Turismo arduraduna izan zen jarduanldiari amaiera emateaz arduratu zena. Adierazi zuen turismoa ez dela helburu bat izan behar, lanpostuak eta aberastatsuna sortzeko helburu bat baizik, eta baloreak aldatu beharra ere gaineratu zuen, garrantzia, kopuruei beharrean, beste faktore batzuei emanaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak