Taula gainean aktoreak eta animaliak izango dira protagonista. Animalien mundua, koloreak, hizkiak eta garraioen mundua landuko dituzte umorearekin eta jolasekin.
Antzezlan berezia da: hitz bako ikuskizuna. Onomatopeiak, irudiak eta musika dira nagusi. Komunikazioari eta harremanei buruzko antzezlana da, hitz barik besteen bihotzetara nola heldu erakusten duen ikuskizuna.